Pasa den igandean zizurkilen gipuzkoako duatloi sprint txapelketa ospatu zen. Duatloi honek bere lehenengo edizioa antolatu zuen eta primerako lana burutu zuen antolakuntzak.

Bertan, 5 taldekide izan genituen lehian eta Beñat Guridik sailkapen orokorreko 7. postua lortu zuen gizonezkotan. Gipuzkoako txapelketan hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta bigarren Sub 23 mailan.

Olatz gipuzkoako 2. V1 mailan

Olatz korkostegik bere partetik 10. postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta 3. postua V1 mailan. Gipuzkoako txapelketari dagokionean, 2. izan zen V1 mailan.

 

Argazkia: Gipuzkoako Triatloi Federazioa